SARRIONANDIA URIBELARREA, JOSEBA
Ipuingintza modernoaren sorrera markatu duen libururik baldin bada,euskaraz, hori Narrazioak izan da, Joseba Sarrionandiak 1983ankaleraturiko kontakizun-bilduma, sentsibilitate berri bat ekarri zuena erabilitako hizkuntzan, kontaeran nahiz gaietan. Hizkera berri batlandu zuen, dotore bezain adierazkorra, kolorez eta oihartzunez betea; teknikan, berriz, esperimentaziotik fantasiaraino egiten zuen, hangoeta hemengo erreferentzia literarioz zipriztinduta; kokalekurako,azkenik, nonahi eta noiznahiko giroak azaltzen ziren, bidaia exotikoak zein haur begiz oroituriko baserri-bazterrak.
80ko hamarkadan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: aipaturiko "Narrazioak", "Atabala eta euria" (1985) eta "Ipar aldeko orduak"(1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, orain arteharen liburuetan inoiz sartu gabekoak.